Puta

Puta

Noch keine Bewertungen
2022 · Baskisch · Kindle · 17 editions
Zum Regal hinzufügen

Bewerte dieses Buch


Buchjournal exportieren

Beschreibung

Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua izateaz. Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da, autofikzioaren legeak onetsiz sexuen arteko harremanaren irakurketa erradikala eskaintzen duena, eta, aldi berean, egitura sozial guztien aurka oldartzen den emakume baten beldurrak eta obsesioak erakusten ditu, eta, kontzienteki, bere burua birdefinitzeko maskara bat jartzen du. Liburua, beraz, ez da lekukotasun hutsa, ezta fikzio hutsa ere, gerra dantza bat baizik, eta aldi berean, balentria literario bat. «[Nelly Arcan] harrigarria zen, bikaina, originala, talentuduna. Nire ustez, Arcanen liburuak nahitaez irakurri beharko lirateke mendebaldeko mundu osoko institutu eta unibertsitateetan. Zein ikasgaitan? Filosofia .» NANCY HUSTON, idazlea. «Indar ikaragarriaren lekukotza, edertasun handiko literatura-lan bat, bere sufrimendua oihukatzen diguna, harengan inoiz gozatu gabe .» ELÉA PIRES, Deuxième page «Feminitateari buruzko hausnarketa [...]. Adimena, sentiberatasuna eta argitasuna dira lan bikain honen markak, une ia filosofikoetan .» Buzz littéraire

Buchdetails

Format Kindle
Seiten 182 Seiten
Sprache Baskisch
Veröffentlicht Nov 24, 2022
Verlag Alberdania
Ausgaben 17 editions
ISBN-10 849868773X
ISBN-13 9788498687736
Zum Regal hinzufügen

Bewerte dieses Buch


Buchjournal exportieren