Pilula urdinak

Pilula urdinak

Pas encore d'évaluations
2016 · Basque · Relié
Ajouter à l'étagère

Évaluer ce livre


Exporter le journal de lecture

Description

Umorezko ukitu freskoak eta bere buruarekiko batere konplazentziarik agertzen ez duen zintzotasuna baliatzen ditu Frederik Peetersek kontakizun honetan; itxura xume batez eta buruargitasun erabatekoaz, gai unibertsalak jorratzen ditu: maitasuna, heriotza... Komikia sortu eta hamahiru urtera, zortzi orrialde berri gehitu ditu Peetersek, Pilula urdinak-eko progratonistak gaur egun non diren azaltzeko, eta bi orriko post scriptum bat ere badu edizio berritu honek, paperean inoiz argitaratu gabea.

Obra sortu zuelarik, Peetersek garatuta zuen jada trebetasun grafikoa eta kontatzeko gaitasun bikaina, eta Catirekin bizi duen istoriaz hitz egiten du albumean, euren harremana baldintzatuko duen GIBaz eta gainditu beharko dituzten emozio kontraesankorrez: gupida, errukia, pena, erru sentimentua edo maitasun aratz eta aldagaitza? Freskotasuna eta baikortasuna nagusitzen zaizkio ilunari eta fatalismoari, eta gaisotasunaren egunerokoari hurbiltzeko aukera ematen du batere sentzasionalismo edo biktimismo aztarnarik gabe; harrigarria da, bestalde, 27 urteko egile gazteak –adin hori zuen Frederik Peetersek komikia egin zuenean– agertzen duen heldutasuna.Pilula urdinak komikiak Geneva hiriko Rodolphe Töpfer saria lortu zuen 2001ean; 2002an, Angulemako Komiki Azokaren album hoberenaren Alph’Art sarirako proposatu zuten, eta 2005...

Détails du livre

Format Relié
Pages 216 pages
Langue Basque
Publié oct. 24, 2016
Éditeur ASTIBERRI EDICIONES
ISBN-10 8416251835
ISBN-13 9788416251834
Ajouter à l'étagère

Évaluer ce livre


Exporter le journal de lecture